2016an, RASFFen bitartez, jatorrizko (hasierako) 2.993 jakinarazpen egin ziren guztira. Jakinarazpen horietatik % 28 (847) alerta gisa sailkatu ziren; % 13 (378), jarraipena egiteko informazio gisa; % 20 (598), “laguntzarako” informazio gisa; eta % 39 (1.170); mugetako baztertzeen jakinarazpen gisa.

 

Hasierako jakinarazpen horietatik, beste 7.288 jarraipen-jakinarazpen egin ziren ondoren; hau da, batez beste 2,4 jarraipen, jatorrizko jakinarazpen bakoitzeko. Alerta-jakinarazpenei dagokienez, nabarmen igo zen kopurua, batez beste 5,5 jarraipen-jakinarazpen egin baitziren hasierako jakinarazpen bakoitzeko.

 

Zenbateko orokorrak kontuan hartuta, % 1,8 egin dute behera hasierako jakinarazpenek 2015ekoekin konparatuta, baina jarraipen-jakinarazpenek % 17,5 egin dute gora; horrek esan nahi du denera % 11,1 egin dutela gora.

 

Ateratako datuen arabera, eta jatorrizko jakinarazpen mota kontuan hartuz, azken urteetan gora egiten ari dira jakinarazpenak, alerta-jakinarazpenen kasuan. Mugetako baztertzeen kopuruak beherantz egin du 2011. urtetik, 2015ean izan ezik.

 

Alerten igoera (hala jatorrizko jakinarazpenetan nola jarraipenetan) nabarmena da hirugarren urtez jarraian, beste jakinarazpen-kategoria batzuen beherakadarekin konparatuz gero. Europako Batzordearen arabera, horrek erakusten du sareko kideak ekintza azkarra eskatzen duten produktu merkaturatuekin lotutako arrisku larrien kasuetan ari direla bereziki ahalegina egiten, eta horrek sarearen eraginkortasuna areagotzen du.

 

RASFF PreliminaryAnnual Report 2016