2020ko bigarren lauhilekoan, animalien elikagaiekin lotutako 69 jakinarazpen egin dira; horietatik 5 alertak izan dira, 46 informazio-jakinarazpenak eta 18 mugan egin diren ukapenak.

 

Egindako kontrol motari dagokionez, 20 jakinarazpen Mugako Ikuskapen Postuek (MIP) igorri dituzte; 31, berriz, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait arlotan egindako kontrol ofizialek; eta 18 industriaren beraren autokontroletan detektatu dira.

 

Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 73, etxeko animalientzako pentsuei % 17, gehigarri eta aurre-nahasketei % 7 eta kontsumorako animalientzako pentsu konposatu eta osagarriei % 3.

 

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: sojarekin egindako produktuak (12), arrain-irina (7), txakurrentzako mastekagarriak (4) eta koltza-irina/-opilak (3).