2020ko hirugarren lauhilekoan, animalien elikagaiekin lotutako 103 jakinarazpen egin dira; horietatik 19 alertak izan dira, 63 informazio-jakinarazpenak eta 21 mugan egin diren ukapenak.

Egindako kontrol motari dagokionez, 24 jakinarazpen Mugako Ikuskapen Postuek (MIP) igorri dituzte; 32, berriz, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait arlotan egindako kontrol ofizialek; 46 industriaren beraren autokontroletan detektatu dira, eta 1 kontsumitzaileen kexa izan da.

Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 74; etxeko animalientzako pentsu eta produktuei % 13,4; kontsumorako animalientzako pentsu konposatu eta osagarriei % 8,6; eta gehigarri eta aurre‑nahasketei % 4.

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: koltzarekin egindako produktuak (10), sojarekin egindako produktuak (9), ekilore-irina (5) eta txakurrentzako mastekagarriak (16).