2021eko bigarren lauhilekoan, 84 jakinarazpen egon dira animalien elikadurara zuzendutako produktuei dagokienez: 11 alerta, 54 informazio-jakinarazpen, 17 mugako ukapen eta 2 berri.

Egindako kontrol motari dagokionez, jakinarazpenetatik 20 kontrol ofizialen bidez bidali dira, 33 enpresen autokontrolek atzeman dituzte, 4 kontsumitzaileen kexek eta 27 mugako ikuskapen postuek.

Produktuei dagokienez, lehengaiek jasotako jakinarazpenen % 67 ordezkatzen dute, % 17 etxeko animalientzako pentsu eta produktuek, % 14 pentsu konposatuek eta % 5 gehigarri eta aurre-nahasketek.

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira, hurrenkera honetan: soja-produktuak, koltza-produktuak, ekilore-irina eta arrain-irina.