2022ko lehenengo lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 80 jakinarazpen egon dira. Horietatik 16 alertak izan dira, 58 informazio-jakinarazpenak eta 6 mugan egin diren ukapenak.

Egindako kontrol motari dagokionez, 35 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait esparrutan; 29, enpresako autokontroletan detektatu dira; 7, mugako ikuskapen-postuetan (MIP); 5, kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira eta 4, zaintza-programen ondorioz.

Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 64, etxeko animalientzako pentsuei eta produktuei % 25, pentsu konposatuei % 6 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 5.

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (8), koltza-irina/-opilak (6) eta ekilore-irinak/-haziak (4).