2022ko bigarren lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 83 jakinarazpen egon dira. Horietatik 12 alertak izan dira, 60 informazio-jakinarazpenak eta 11 mugan egin diren ukapenak.

Egindako kontrol motari dagokionez, 33 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait esparrutan; 29 industriako autokontroletan detektatu dira; 18 mugako ikuskapen-postuetan (MIP); 1 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman da eta 2 zaintza-programen ondorioz.

Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 70, etxeko animalientzako pentsuei eta produktuei % 20, pentsu konposatuei % 5 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 5.

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (8), txakurrentzako mastekagarriak (6) eta arrain-irina (4).