Akuikulturan intsektuak erabiltzea baimendu da 17/05/29
Araudi horren bitartez, Batzordeak baimena eman du granjako intsektuetatik eratorritako proteina erabiltzeko, baldin eta proteina hori honako baldintza hauek betez ekoitzi bada, besteak beste:
a) Intsektuak espezie hauetakoak izango dira: — soldadu euli beltza (Hermetia illucens) eta euli arrunta (Musca domestica), — irin-harra (Tenebrio molitor) eta oheko kakalardoa (Alphitobius diaperinus), — etxeko kilkerra (Acheta domesticus), kilker marraduna (Gryllodes sigillatus) eta kolore biko kilkerra (Gryllus assimilis).
b) Intsektuak elikatzeko substratuak animalia-jatorrikoak ez diren produktuak baino ezingo ditu izan, edo 3. kategoriako materialaren animalia-jatorriko produktu hauek:
— arrain-irina
— hausnarkariak ez diren animalietatik datozen hemoderibatuak
— animalia-jatorriko fosfato dikaltziko eta trikaltzikoa
— Hausnarkariak ez diren animalien proteina hidrolizatuak
— Animalia hausnarkarien azal eta larruetako proteina hidrolizatuak
— Hausnarkariak ez diren animalien gelatina eta kolagenoak
— arrautzak eta arrautza-produktuak
— esnea, esnearekin egindako produktuak, esnekiak eta oritza
— eztia
— ateratako gantzak
c) Intsektuak elikatzeko substratua eta intsektuak edo haien larbak ez dira kontaktuan egon b) letran aipatu ez diren animalia-jatorriko materialekin, eta substratuan ez zegoen simaurrik, sukaldeko hondakinik edo bestelako hondakinik.
Soil-soilik granjako intsektuetatik eratorritako produktuekin lan egiten duten establezimenduetan baino ezingo da ekoitzi intsektuetatik eratorritako animalia-jatorriko proteina eraldatua.