2022an zehar, lauhilekoetan kontsultatutako datuen arabera, animalien elikagaiei buruzko 233 jakinarazpen egin dira. Horietatik 39 alertak izan dira (% 17), 40 informazio-jakinarazpenak (% 72) eta 28 mugan egin diren ukapenak (% 11).

2022an zehar detektatutako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 53). Jarraian bestelakoak (% 16), eta horien barne gorputz arrotzak, etiketa okerrak, gehigarri kopuru altuak; baimendu gabeko gehigarriak (% 8) eta mikotoxinak (% 6).


Produktuen arabera,
lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 66, etxeko animalientzako pentsuei % 24, loditzeko animalientzako pentsuei % 7 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 3.


2021ean jasotako jakinarazpenekin alderatuta,
honako ohar hauek egin ditugu:

  •  Jakinarazpenen jatorria egonkor mantentzen da; arriskua mikrobiologikoa izan zen (% 50 inguru).
  • Hautemandako arriskuen ehunekoak antzekoak dira (mikrobiologia, metal astunak, mikotoxinak, etab.) 2021ekoekin alderatuta.
  • Alerten jakinarazpenak % 2 igo dira eta mugan egin diren ukapenak, berriz, % 4 jaitsi dira.
  • Lehengaien arriskuen hautematea % 5 areagotu da; etxeko animalien pentsuen hautematea % 4 areagotu da eta hiltegiko animalientzako pentsuen hautematea % 5 jaitsi da.
  • Jakinarazpenetan jasotako lehengai nagusiak aurreko urtekoaren antzekoak dira: soja- eta koltza‑produktuak, arrain‑irina eta ekilorez egindako produktuak.