2024ko lehenengo lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 104 jakinarazpen egon dira. Horietatik 15 alertak izan dira, 83 informazio-jakinarazpenak eta 6 mugan egin diren ukapenak.

Egindako kontrol motari dagokionez, 25 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait esparrutan; 41 enpresako autokontroletan detektatu dira; 23 mugako ikuskapen-postuetan (MIP); 9 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira eta 6 zaintza-programen ondorioz.

Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 65, etxeko animalientzako pentsuei eta produktuei % 24, pentsu konposatuei % 10 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 1.

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (12), ekilore-produktuak (11), txakurrentzako mastekagarriak (10), koltza-produktuak (6), eta arrain-irinak (5).