Argitaratu da albaitaritzako botiken eta pentsu sendagarrien gaineko araudi berria
Urtarrilaren 7an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/06 Araudia (EB). Araudi hori albaitaritzako botiken ingurukoa da eta atzera botatzen du 2001/82/CE Zuzentaraua. Horrez gain, 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/04 Araudia (EB) ere argitaratu zen, pentsu sendagarrien ekoizpen, merkaturatze eta erabilerari buruzkoa, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 183/2005 Araudia aldatzen baitu, eta Kontseiluaren 90/167/CEE Zuzentaraua atzera bota.
Araudi berriak aplikatzea beharrezkoa izango da 2022ko urtarrilaren 28tik aurrera.
ALBAITARITZAKO BOTIKEN INGURUKO ARAUDIA
Araudi berriak albaitaritzako botikak merkaturatzeko, ekoizteko, inportatzeko, esportatzeko, hornitzeko, banatzeko, farmazia-arloan ikuskatzeko, kontrolatzeko eta erabiltzeko arauak ezartzen ditu.
Araudi berria albaitaritzako botikei aplikatu behar zaie (industrialki edo prozesu industrial bat dakarren metodo baten bidez prestatuak, eta merkaturatzeko helburuz eginak), “aurre-nahasketa” deiturikoak barne. Azken horiek albaitaritzako botiken forma farmazeutikotzat jotzen dira araudi honetan, eta hau aplikatu behar zaie botika horiek pentsu sendagarrietan edo tarteko produktuetan sartu arte. Horren ondotik, pentsu sendagarrien inguruko araudi berria aplikatuko zaie.
PENTSU SENDAGARRIEN GAINEKO ARAUDIA
Araudi berri hau pentsu sendagarrien eta tarteko produktuen ekoizpenari, biltegiratzeari eta garraioari aplikatuko zaio, baita merkaturatzeari (hirugarren herrialdeetako inportazioa barne) eta pentsu sendagarrien eta tarteko produktuen erabilerari ere, eta, oro har, pentsu sendagarriak eta tarteko produktuak hirugarren herrialdeetara esportatzeari.