Argitaratu berri da Batzordearen 215/1747 Exekuzio Araudia (EE), 2015eko irailaren 30ekoa. Joan den urriaren 2an sartu zen indarrean, eta, horren bidez, zuzendu egiten da 26/2011 Araudiaren (EB) eranskina, E bitamina animalia-espezie guztien pentsuen gehigarri gisa baimentzen duena eta E bitamina duten prestakinen erabilera eta merkaturatzea argitzen duena (gehigarri gisa erabil daiteke animalia-espezie guztien pentsuetan).

E bitamina baimenduta dago animalia-espezie guztien pentsuen gehigarri gisa, 2021eko otsailaren 4ra bitartean, bat etorriz E bitamina animalia-espezie guztien pentsuetako gehigarri gisa baimentzeari buruzko 2011ko urtarrilaren 14ko Batzordearen 26/2011 Araudiarekin (EE). Bitamina erabili ahal izateko baldintzak araudi horren eranskinean daude jasota, baina inon ez dira aipatzen E bitamina duten prestakinak. Inkoherentzia hori dela eta, estatu kide batzuetako kontrol-agintaritzek uste dute E bitamina duten prestakinak ez daudela baimenduta.

26/2011 EE Araudia egoki interpretatzeko, eranskinean erreferentzia bat gehitu behar zen, E bitamina duten prestakinen erabilera eta merkaturatzea argitzeko; izan ere, hori zen araudia onetsi zeneko asmoa. Gainera, E bitaminaren etiketatzearen kontrol ofizialetan hartutako esperientziak erakutsi du argitu egin behar dela gehigarriari emandako izen espezifikoa.