Europako Batzordeak eskaera egin zion Animalien Elikaduran erabilitako Gehigarri eta Produktu edo Substantziei buruzko EFSAren aditu taldeari (FEEDAP), bentonitak animalia-espezie guztietarako pentsu-gehigarri teknologiko gisa (elikagaietako mikotoxina-kontaminazioa murrizteko substantziak) zer-nolako segurtasuna eta eraginkortasuna duen ebalua zezan.

 

Eskatzaileak, EUBA aisbl-k (European Bentonite Association), sei enpresa ordezkatzen ditu eta eskaera bermatzeko txosten tekniko bat aurkeztu zion EFSAri. Eskatzailearen proposamena da bentonita gehieneko mailan erabiltzea; hau da, 20,000 mg elikagai osoko kilogramo bakoitzeko.

 

Antza denez, gehigarriak pentsuetako B1 aflatoxinaren analisia eragozten du.Taldeak dagoeneko ebaluatu zuen gehigarriaren segurtasuna 2012an emandako iritzi batean. Emaitza horren arabera bentonitak seguruak dira animalia-espezie guztientzat, kontsumitzaileentzat eta ingurumenerako, pentsu osoko kilogramo bakoitzeko 20,000 mg-ko gehieneko mailan erabiltzen direnean.

 

Aditu taldeak honako hau ondorioztatu zuen, halaber:

  • Genotoxizitatearen azterketa berri bateko emaitzen arabera, esmektitak ez dira genotoxikoak.
  • Bentonitak ez dira narritagarriak azalerako, baina begietarako apur bat narritagarriak izan daitezke.
  • Silize eduki handia duenez, inalatzen bada gehigarri arriskutsua da erabiltzaileentzat.
  • In vitro azterketak agerian utzi zuen proba saioko esmektita di- eta tri-oktaedrikoek hainbat kontzentraziotan eta Ph 5ean xurga dezaketela B1 aflatoxina; hala ere, ezin izan zen eskuratu in vivo azterketa egokirik.Beraz, taldeak ezin du atera gehigarriaren eraginkortasunari buruzko ondoriorik.
  • Taldearen ustez, gainera, segurtasun eta eraginkortasunari buruzko ondorioak berdin-berdin aplikatzen zaizkie ebaluaziopeko esmektita di- eta tri-oktaedrikoei.

 

Bestalde, FEEDAP aditu taldeak zenbait gomendio argitaratu zituen gehigarrian dauden beste mineral batzuen gehieneko edukiari buruz eta gehigarriak beste substantzia medizinal batzuekin dituen bateraezintasunei buruz. Adituek, gainera, ohar bat egin zuten gehigarriaren izendapenari eta bentonitaren gaur egungo arauzko definizioari buruz.

 

Safety and efficacy of bentonite as a feed additive for all animal species