Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) eguneratu egin du online “kalkulagailua” (FACE). Horren bidez, modu egokiagoan kalkulatu eta balioetsi daiteke pentsuetarako gehigarrien hondakinekiko esposizioa.

 

FACE kalkulagailua oso erraz erabiltzen den tresna da, eta pentsuetan egon daitezkeen gehigarrien hondakinekiko (eta horien metabolitoak) esposizio dietetiko kronikoa eta akutua balioetsi daiteke.

 

FACEren azken bertsioak balioespen zehatzagoak emango ditu, gehitu egin baitira elikagaien kontsumoari buruz EFSAk dituen datu berriak, lehen mailako produktu gordinei dagokienez (adibidez, esnea eta haragia). 2018ko maiatzean FACE argitaratu zenean, erabili ziren elikagaien kontsumoari buruzko datuak erabat doitu gabe zeuden. Lehen mailako produktu gordinentzako eredu berria amaitzearekin batera, kontsumoari buruzko datu horiek nabarmen hobetu eta sartu dira FACEn.

 

Tresna erabiltzeko, erregistratu egin behar da.