2018Ko ekainaren 19tik eta 27ra bitartean, Batzordearen Elikadura eta Albaitaritza Bulegoko (ingelesez FVO) talde batek auditoretza egin zion Espainiari, Osasunaren eta Elikadura Segurtasunaren Zuzendaritza Orokorraren auditoretza-programa betetzeko, Europar Batasuneko (EB) araudiaren xedapen orokorrei jarraikiz, are zehatzago Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 882/2004 Erregelamenduraren (CE) 45. artikuluarekin bat etorriz. Andaluzia eta Aragoi izan ziren auditoretza egiteko hautatu zituzten autonomia‑erkidegoak.

 

Auditoretzaren helburua genetikoki eraldatutako organismoz (OMG) osatutako elikagai (edo horietatik eratorritakoak), pentsu eta haziak kontrolatzeko sistema ofiziala ebaluatzea zen, ingurumenean horiek nahita askatzea eta hazkuntza barne.

 

Txostenak honako hau dio:

 

  • Espainiak OMGak kontrolatzeko erabiltzen duen sistema ondo antolatuta dago. Beharrezko baliabide guztiak erabiltzen dira OMGen kontrola egiteko, nahita askatutakoak eta hazkuntza barne. Kontrol horiek indartzeko helburuarekin, nazio‑mailako kontrol-plan berri bat aurreikusi dute nahita askatzeari dagokionez. Kontrolen lehenespena egokia da eta arriskuan oinarritzen da, ustiatzaileen kontrolak kontuan hartuta. Hala ere, ez zen elikagaien laginketarik egin bisitatutako autonomia erkidego batean.

 

  • Eskualdeko laborategi ofizial batzuen irismen analitikoa (beste laborategiekiko akordioen falta dela-eta lan guztiak egiteko) ez dator bat EBren eskakizunekin. Hori dela eta, kontrol ofizialetan genetikoki eraldatutako organismo desegokiak ez antzemateko arriskua dago, batez ere komertzializatutako elikagai eta pentsuetan. Halaber, hazi konbentzionalei aplikatzen zaien atalasea ez dator bat EBren arauekin.

 

Azkenik, txostenak hainbat gomendio jaso ditu Espainiak antzemandako akatsak konpontzeko