2014ko ekainaren 19tik 30era bitartean, Europako Batzordeko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoko (FVO) ikuskatzaile-talde batek Txinako Errepublika Popularra bisitatu zuen, Txinako agintari eskudunek behar besteko bermeak ematen dituzten ebaluatze aldera; zehazki, aztertu egin dute Europar Batasunera (EB) esportatutako pentsuetarako gehigarriek eta aurre-nahasteek betetzen ote dituzten Europako legeriak pentsuetarako ezarritako betekizunak edo, gutxienez, horien parekoak.

Ikuskatzaileen taldeak RASFF alerta-sistemaren jakinarazpenei erantzuteko neurriak ere aztertu zituen; zehazki, kolina-kloruroan genetikoki eraldatutako arrozaren (Bt63) ingurukoak. Bestalde, ikuskatze-lana etorkizunean pentsuak inportatzea ahalbidetzen duten hirugarren herrialdeen zerrenda bat egiteko asmoaren testuinguruan egin zen, bat etorriz 183/2005 Araudiaren (CE) 23. artikuluarekin.

Oro har, txostenak ondorioztatzen du Txinako legeriak aurreikusitako eta agintari eskudunek sortutako kontrol ofizialen sistemak bermeakematendituela EBra esportatutako pentsuen gehigarrien eta aurre-nahasteen inguruan.

Berme horiek, bereziki, EBra esportatutako produktueiaplikatzen zaizkie, Kalitatea, Ikuskaritza eta Koarentena Gainbegiratzeko Txinako Administrazio Nagusiak (AQSIQ) emandako ziurtagiria dutenean.

Gainera, EBra pentsuetarako gehigarriak eta aurre-nahasteak esportatzen dituzten establezimendu gehienek FAMI-Qsrekin bat egiteak (segurtasuna bermatzeko sistema da, industriak berak bultzatutakoa) berme gehigarriak ematen ditu, eta horiek bat egiten dute legeria erkidean ezarritako arauekin.

Zehazki, FAMI-QSk kolina-kloruroan Bt63 arroza egotearen inguruan hartutako ikuspegi proaktiboa izan da ekoizleek kutsadura hori berriz ez gertatzeko ezarritako nahitaezko neurrien bultzatzaile nagusia.

FVOren arabera, Txinak bete egiten ditu EBra pentsuetarako gehigarriak eta aurre-nahasteak inportatzea baimentzen duen hirugarren herrialdeen zerrendan sartzeko bete beharreko betekizunak.

FVOren txostenak ez die gomendiorik ematen Txinako agintariei, baina adierazten du agintaritza eskudunen arteko koordinazioa eta informazio-jarioa hobetu daitekeela, RASFFen bidez egiten diren jakinarazpenen kudeaketari dagokionez. Txostena