Higienea eta autokontrola

Europa-mailan, erreferentziazko araudia 183/2005 Erregelamendua (EB) da; haren bidez ezartzen dira pentsuen inguruko higiene-betekizunak.

 

Estatu-mailan, araudi hauek dira erreferentziazkoak:
Urriaren 6ko 1144/2006 Errege Dekretua, haren bidez arautzen dira komunitateko araudia aplikatzeko betekizunak, pentsuen higienearen inguruan.

Maiatzaren 16ko 821/2008 Errege Dekretua, haren bidez arautzen dira komunitateko araudia aplikatzeko betekizunak, pentsuen higienearen inguruan, eta animalien elikaduraren sektoreko saltokien erregistro nagusia ezartzen da. Erreferentziazko araudia da.

183/2005 Erregelamendura sarrera

  • Helburu nagusia da giza osasunaren babes-maila handia lortzea, baita animalien eta ingurumenaren osasunarena ere.
  • Araudiaren helburua da pentsuen segurtasuna ziurtatuta egotea pentsuen eta elikagaien segurtasunean eragina izan dezaketen etapa guztietan, lehen mailako ekoizpena barne.
  • Gainera, erantzukizun- eta betekizun-sistema bat ezartzen du, ziurtatzeko pentsuak seguruak direla, eta kalitate onekoak, animalien elikadura-kate osoan trazabilitatea ziurtatuz.

Definizioak,  178/2002 Erregelamenduaren (EB) arabera:

PENTSUA”: edozein substantzia edo produktu (gehigarriak barne), animaliak ahoz elikatzeko, erabat edo zati batean aldatu direnak edo aldatu ez direnak.

“PENTSU ENPRESA”: edozein enpresa publiko edo pribatu, irabazi asmoz, edo irabazi asmorik gabe, pentsuak ekoizteko, fabrikatzeko, eraldatzeko, biltegiratzeko, garraiatzeko edo banatzeko edozein jarduera egiten duena; bere ustiategiko animaliak elikatzeko pentsuak ekoizten, eraldatzen edo biltegiratzen dituztenak ere aintzat hartzen dira.

Aplikazio-eremua

  • Pentsu-ustiatzaileak, etapa guztietan
  • Animalientzako elikadura
  • Inportazioa/esportazioa

Salbuespenak:

  • Norbere kontsumorako edo elikagaiak ekoizteko erabiliko ez diren animalientzako etxeko pentsu-ekoizpena.
  • Norbere kontsumorako, edo kopuru txikietako salmenta zuzenerako edo tokiko txikizkako salmentarako animalientzako elikadura.
  • Giza kontsumorako ez diren animalien elikadura.
  • Ekoizleak abeltzainari pentsuen lehen mailako ekoizpeneko kopuru txikiak zuzenean hornitzea.
  • Laguntzako animalientzako pentsuen txikizkako salmenta.

Higiene-betekizunak

ANIMALIEN ELIKAKATEAN ESKU HARTZEN DUTEN ERAGILE GUZTIENTZAT, hauen inguruko betekizunak ezartzen dira:

  • Higienea
  • Erregistroak/trazabilitatea
  • Baimenak

 

LEHEN MAILAKO EKOIZPENERAKO BETEBEHARRAK

183/2005 Erregelamenduaren honako eranskin hauek bete beharko dituzte:

  • I. eranskina:
  1. Ekoizpen-tokian lehengaiak garraiatzea, biltegiratzea eta maneiatzea.
  2. Ekoizpen-tokitik saltoki batera garraiatzea.
  3. Gehigarririk gabeko pentsuen nahasketa (siloraketa kenduta). Ustiategian bakarrik erabiltzeko.

 

  • II. Eranskina betetzea, ustiategian gehigarriak edo aurre-nahasketak erabiltzen badira pentsuak nahasteko, ustiategian bakarrik erabiltzeko (siloraketa-gehigarriak kenduta).

 

  • III. eranskina. Praktika onak animalien elikaduran
    • Bazkatzea
    • Ukuiluak eta elikadura-ekipamenduak
    • Elikadura (biltegiratzea eta banaketa)
    • Pentsua
    • Ura
    • Langileak

 

  • Beste betebehar batzuk
  1. Irizpide mikrobiologikoak eta helburu espezifikoak betetzea.
  2. Erregistratutako edo baimendutako saltokietako pentsuak kontsumitzea

LEHEN MAILAKO EKOIZPENEAN EDO HARI LOTUTAKO OPERAZIOETAN JARDUTEN EZ DUTEN OPERATZAILEENTZAKO BETEBEHARRAK

  • 183/2005 Erregelamenduaren II. Eranskina betetzea:
    • Instalazioak eta ekipamenduak
    • Langileak
    • Ekoizpena
    • Kalitate-kontrola
    • Biltegiratzea eta garraioa
    • Erregistroak eta trazabilitatea
    • Erreklamazioak eta produktuak kentzea

 

  • APPCC-HACCPen oinarrietan  (kontrolerako puntu kritikoak eta arriskuak analizatzeko sistema) funtsatutako prozedura idatzi etengabe bat edo gehiago aplikatzea eta mantentzea.

 

  • Beste betebehar batzuk
  1. Irizpide mikrobiologikoak eta helburu espezifikoak betetzea.
  2. Erregistratutako edo baimendutako saltokietako pentsuak kontsumitze

Erregistroa eta baimena

Animalien elikadurako sektoreko ustiatzaileek (pentsuen lehen mailako ekoizpeneko arduradunak barne) agintari eskudunen erregistroan izena eman beharko dute. Erakunde eskudunari informazio eguneratua eman beharko diote, eta laguntzeko konpromisoa hartu, kontrolik baldin badago.

Gainera, pentsu-enpresetako ustiatzaileek ziurtatuko dute beren kontrolpeko saltokiek agintari eskudunak emandako baimen bat dutela, eta ez dute baimenik gabe jardungo. EBko herrialde bakoitzak baimendutako saltokien izen-emateen zerrenda bat eduki beharko du. Saltoki batek bere jarduerei aplikatu beharreko baldintzak betetzeari utzi badio, onespena aldi baterako eten ahal izango da, edo kendu.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzaren Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Elikagaien Trazabilitate eta Segurtasun Zerbitzua da Animalien elikatze eragileen erregistroa kudeatzearen arduraduna.

Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legean xedatutakoaren arabera, gehigarriak, aurre-nahasketak edo pentsu konposatuak egiten edota merkaturatzen dituzten animalien elikagaigintzako enpresek Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro egokian izena emanda egon edo dagokien baimena eduki behar dute jardunean hasi aurretik beren jarduera gauzatu ahal izateko.

Autokontrola

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 183/2005 Erregelamenduaren bidez pentsuen higiene-baldintzak ezarri ziren. Horrela, Erregelamendu horrek adierazten du pentsu-enpresek betebeharra dutela APPCCren oinarrietan funtsatutako prozedurak martxan jarri, aplikatu eta mantentzeko.

Adierazten da, APPCCren oinarriak pentsuen ekoizpenera aplikatzean, kontuan hartu behar direla Codex Alimentarius-ean ezarritako oinarriak.

Eguneratze data: