2024an, lau hilean behin kontsultatutako datuen arabera, animalien elikadurarako produktuei buruzko 306 jakinarazpen egin dira. Horietatik 49 alertak izan dira (% 16), 211 informazio-jakinarazpenak (% 69) eta 46 mugan egin diren ukapenak (% 15).

2023an zehar hautemandako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 49). Ondoren, honako hauek nabarmentzen dira: pestizida-hondakinen eta ezpurutasun botanikoen presentzia (% 9) eta bestelakoen presentzia (% 6), honako hauek barne: gorputz arrotzak, plastiko‑hondakinak, gehigarri kopuru altuak, eta abar.

Produktuen arabera, lehengaiek eragin dituzte jakinarazpenen % 69, etxeko animalientzako pentsuek % 19, loditzeko animalientzako pentsuek % 9 eta gehigarri eta aurre-nahasketek % 3.

2023an jasotako jakinarazpenekin alderatuta, honako ohar hauek egin behar ditugu:

  • Arrisku mikrobiologikoa da oraingoan ere detektatuko lehenengo arrisku-mota (% 49 inguru). Arrisku mikrobiologikoak zertxobait behera egin du aurreko urtearekin alderatuta.
  • Hautemandako arriskuen ehunekoak antzekoak dira (mikrobiologia, metal astunak, mikotoxinak, etab.) 2023koekin alderatuta. Nabarmentzekoa da pestizida-hondakinek % 32 eta ezpurutasun botanikoek % 53 egin dutela gora.
  • Mugan egin diren ukapenak, berriz, % 26 murriztu dira.
  • Pentsu konposatuetan arrisku gehiago hauteman dira (% 58 gehiago) eta gehigarri eta aurre-nahasketetan gutxiago (% 24 gutxiago). Lehengaietan eta etxeko animalientzako pentsuetan hautemandako arriskuen ehunekoa iazkoaren antzekoa da.
  • Jakinarazpenetan jasotako lehengai nagusiak aurreko urtekoaren antzekoak dira: soja- eta koltza‑produktuak, arrain‑irina eta ekilorez egindako produktuak.