2020ko lehenengo lauhileko honetan, animalien elikagaiei buruzko 60 jakinarazpen egon dira. Horietatik 11 alertak izan dira, 31 informazio-jakinarazpenak eta 18 mugan egin diren ukapenak.

Egondako kontrol motari dagokionez, 23 jakinarazpen Mugako Ikuskapen Postuek (MIP) egin dituzte; 10, berriz, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait arlotan egindako kontrol ofizialek; 26, bestalde, industriak berak autokontroletan detektatu ditu eta, azkenik, 1 bezeroen kexak eragin du.

Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 80, laguntza-animalientzako pentsu eta produktuei % 10, loditzeko animalientzako pentsu konposatu eta osagarriei % 5, eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 5.

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (12), arrain-irina (7), txakurrentzako mastekagarriak (4) eta koltza-irina/-opilak (3).