2019ko bigarren lauhileko honetan, animalien elikagaiei buruzko 106 jakinarazpen egin dira. Horietatik 22 alertak izan dira, 57 informazio-jakinarazpenak eta 27 mugan egin diren ukapenak.

 

Egindako kontrol motari dagokionez, 34 jakinarazpen Mugako Ikuskapen Postuek (MIP) egin dituzte; 44, berriz, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait arlotan egindako kontrol ofizialek; 24, autokontroletan detektatu dira eta industriak berak egin ditu; eta, azkenik, 4, bezeroen kexek eragin dituzte.

 

Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 50, laguntza-animalientzako pentsu eta produktuei % 33, loditzeko animalientzako pentsu konposatuei % 8 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 9.

 

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira, hurrenkera honetan: kakahueteak (14), arrain-irina (12), maskotentzako pentsuak (12), txakurrentzako mastekagarriak (9), koltza-produktuak (9) eta soja-produktuak (7).