2024ko bigarren lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 76 jakinarazpen egon dira. Horietatik 14 alertak izan dira, 54 informazio-jakinarazpenak eta 8 mugan egin diren ukapenak.

 

Egindako kontrol motari dagokionez, 23 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte; 35 enpresako autokontroletan detektatu dira; 11 mugako ikuskapen-postuetan; 4 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira eta 3 zaintza-programen ondorioz.

 

Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 66, etxeko animalientzako pentsuei % 17, pentsu konposatuei % 11 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 6.

 

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja‑produktuak (9), ekilore-produktuak, arrain-irinak eta txakurrentzako mastekagarriak (6), eta koltza-produktuak (5).