Aldez aurreko baldintzek edo laguntza-planek ezartzen dute establezimenduek zer higiene-baldintza bete behar dituzten eta zer jardunbide aplikatu behar dituzten merkaturatutako pentsuen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko.

Laguntza-plan guztiek behar bezala dokumentatuta egon behar dute, eta dokumentazioak alderdi hauek guztiak bildu behar ditu:

  1. PLANAREN HELBURUA ZEHAZTEA.
  2. PLANA EGITEAN, ALDERDI HAUEK ZEHAZTEA:
    • Gauzatuko diren jarduerak.
    • Jarduera bakoitza nola gauzatu behar den.
    • Jarduerak noiz gauzatuko diren.
    • Nor den jarduera horiek gauzatzearen arduraduna.
  1. ERREGISTRO BATZUK EZARTZEA, BETETZEA ETA ARTXIBATZEA.
  2. GAINBEGIRATZE-LANAREN ARDURADUNA NOR DEN ETA LAN HORI NOIZ ETA NOLA EGINGO DUEN EZARTZEA.
  3. PLANAREN ERAGINKORTASUNA BALIOZTATZEA (helburuaren betetze-maila).

Horrenbestez, eskuliburu honen xedea da pentsuen banatzaileei beren laguntza-planak ezartzen laguntzea, modu errazean eta pentsuen banaketarako establezimendu bakoitzaren errealitatera eta berezitasunetara egokituta.