Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak (EFSA) orientabide berriak argitaratu ditu eskatzaileek pentsuetarako gehigarrien baimena berritzeko espedienteetan sartu behar duten informazioari buruz.

Pentsuetarako gehigarrien baimenaren indarraldia 10 urtekoa da. Epe hori amaitzean, eskatzaileek eskaera berri bat aurkeztu behar dute; horrekin batera, frogatu beharko dute gehigarriak segurua izaten jarraitzen duela hura hartuko duten animalientzat, kontsumitzaileentzat, erabiltzaileentzat eta ingurumenarentzat.

Berritzeko eskaeren ebaluazioa errazagoa da. Izan ere, produktuaren segurtasuna hartzen du ardatz, eta besterik ez; salbu eta eskatzaileak aldaketak proposatzen baditu, gehigarrian bertan (adibidez, fabrikazio-prozesuan edo osaeran) edo baimenaren baldintzetan (adibidez, espezie hartzaile gehiago edo erabilera-baldintzetan).