2025eko lehenengo lauhilekoan, animalien elikagaiei buruzko 91 jakinarazpen egin dira. Horietatik 17 alertak izan dira, 63 informazio-jakinarazpenak eta 11 mugan egin diren ukapenak.

Egindako kontrol motari dagokionez, 15 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte; 41 enpresako autokontroletan detektatu dira; 23 mugako ikuskapen-postuetan; 9 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira; eta 3 zaintza-programen ondorioz.

Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 70, etxeko animalientzako pentsuei % 20, pentsu konposatuei % 9, eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 1.

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (8), txakurrentzako mastekagarriak (7), ekilore-produktuak (6), eta artoa eta arrain-irina (4).