RASFF pentsuak: 2018. urteko laburpen-txostena
2018an pentsuei buruzko 314 jakinarazpen egin dira. Horietatik 46 (% 14) alertak izan dira, 168 (% 54) informazio-jakinarazpenak eta 99 (% 32) mugan egin diren ukapenak.
2018an atzemandako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 52) eta jarraian honako hauek ditugu: mikotoxinak (% 19), metal astunak (% 5), PAEak (% 5), dioxinak (% 4) eta beste arrisku batzuk (aizunketa, Ambrosia spp.-ren presentzia, gosipol askea, etab.) % 15.Baimendu gabeko OGMei dagokienez, Europako Alerta Azkarreko Sareak jakinarazpen bakarra jaso du 2018an.
Produktuka aztertuz gero, lehengaiek eragin dituzte jasotako jakinarazpenen % 61, laguntza-animalientzako pentsuek % 29, gehigarri eta aurre-nahasketek % 6 eta loditzeko animalientzako pentsuek % 4.