2019ko lehen lauhileko honetan, animalien elikagaiei buruzko 99 jakinarazpen egin dira. Horietatik 14 alertak izan dira, 56 informazio-jakinarazpenak eta 29 mugan egin diren ukapenak.

 

Egindako kontrol-motari dagokionez, 34 jakinarazpen Mugako Ikuskapen Postuek (MIP) egin dituzte; 16, berriz, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait arlotan egindako kontrol ofizialek; 47, bestalde, industriak berak detektatu ditu autokontrolek; eta 2, azkenik, bezeroen kexek eragin du.

 

Denbora-tarte honetan arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 69), eta ondoren mikotoxinekin lotutakoak (% 5).Arrisku mikrobiologikoei dagokienez, salmonellak eragin du jakinarazpen gehien (69 jakinarazpenetatik 59).

 

Salmonella aurkitu den lehengaien artean, arrain-irina, txakurrentzako mastekagarriak eta soja eta koltzatik eratorritako produktuak nabarmendu behar dira.