2020an pentsuei buruzko 230 jakinarazpen egin dira. Horietatik 35 (% 15) alertak izan dira, 139 (% 60) informazio-jakinarazpenak eta 56 (% 30) mugan egin diren ukapenak.

2020an identifikatutako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 51) eta jarraian hondakin fitosanitarioak (% 16), mikotoxinak (% 10) eta metal astunak (% 8) ditugu.

Produktuka aztertuz gero, lehengaiek eragin dituzte jasotako jakinarazpenen % 75, laguntza-animalientzako pentsuek % 14, gehigarri eta aurre-nahasketek % 5 eta loditzeko animalientzako pentsuek % 6.