2021eko lehenengo lauhilekoan, animalien elikagaiekin lotutako 72 jakinarazpen egin dira; horietatik 7 alertak izan dira, 61 informazio-jakinarazpenak, 3 mugan egin diren ukapenak eta 1 albistea.

Egindako kontrol motari dagokionez, 34 pentsuen ekoizpen-kateko zenbait arlotan egindako kontrol ofizialek igorri dituzte; 28 industriaren beraren autokontroletan detektatu dira, 5 kontsumitzaileen kexak izan dira, 4 Mugako Ikuskapen Postuek (MIP) igorri dituzte, eta 1 komunikabideen jarraipenak eragin du.

Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 48; etxeko animalientzako pentsu eta produktuei % 25; kontsumorako animalientzako pentsu konposatu eta osagarriei % 17; eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 10.

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: sojarekin egindako produktuak (6), arrain-irina (4), ekilorez egindako produktuak (4) eta txakurrentzako mastekagarriak (10).