RASFF alerta-sarearen laburpena (pentsuak), 2022ko 3. lauhileko
2022ko hirugarren lauhilekoan, animalien elikagaiei buruzko 70 jakinarazpen egin dira. Horietatik 11 alertak izan dira, 48 informazio-jakinarazpenak eta 11 mugan egin diren ukapenak.
Egindako kontrol motari dagokionez, 25 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte; 24 enpresako autokontroletan detektatu dira; 15 mugako ikuskapen-postuetan eta 6 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira.
Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 63, etxeko animalientzako pentsuei % 26, gehigarri eta aurre-nahasketei % 1 eta pentsu konposatuei % 10.
Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokionez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja‑produktuak (12), txakurrentzako mastekagarriak (9) eta etxeko animalientzako pentsua (7).