2021eko hirugarren lauhilekoan, 81 jakinarazpen egon dira animalien elikadurara zuzendutako produktuei dagokienez: 18 alerta, 47 informazio-jakinarazpen eta 16 mugako ukapen.

Egindako kontrol motari dagokionez, jakinarazpenetatik 26 kontrol ofizialen bidez bidali dira, 32 enpresen autokontrolek atzeman dituzte, 18 mugako ikuskapen-postuek, 4 kontsumitzaileen kexek eta 1 zaintza-programek.

Produktuei dagokienez, lehengaiek jasotako jakinarazpenen % 67 ordezkatzen dute, % 20 etxeko animalientzako pentsu eta produktuek, % 7 pentsu konposatuek eta % 6 gehigarri eta aurre-nahasketek.

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira, hurrenkera honetan: koltza-produktuak, soja-produktuak, ekilore-irina eta basartoa.