Substantzia kaltegarrien transferentziaren online ereduak
Holandako Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Institutuak (RIVM) elikagaien transferentziaren bost eredu egin ditu, animalia-jatorriko produktuetara (esnea, arrautzak eta haragia) transferitzen diren substantzia kaltegarrien (aflatoxinak eta dioxinak) kantitatea kalkulatzeko.
Jendeak kontaminatzaile horiekiko esposizioa izan dezake kontaminatutako pentsuak jan dituzten animalietatik ateratako produktuak kontsumitzearen bitartez. Pentsuetan dauden kontaminatzaileak ez dira nahita gehitzen, baina elikagaian sar daitezke ingurumeneko kontaminazioren bidez edo fabrikazio-prozesuan zehar. Esnean, arrautzetan, haragian (erraiak) eta halako produktuetan dagoen kontaminatzaile-kontzentrazioaren arabera, esposizio horrek eragin kaltegarriak izan ditzake giza osasunean. Elikagaia kontaminatuta dagoenean, garrantzitsua da jakitea zenbateko kontaminatzaile kantitatea irits daitekeen gizakion kontsumora bideratzen diren animalia-jatorriko produktuetara.
Ereduak webgune honetan eskura daitezke: www.feedfoodtransfer.nl.