Trazabilitatea eta etiketatzea

Europar Batasuneko animalien elikadurako produktuen etiketatzearen arautzea hemen dago jasota: Europako Parlamentuaren eta Trazabilitatea honela definitzen da: “elikagai, pentsu, elikagaietarako animalia, elikagaietan edo pentsuetan gehitzeko substantzia edo horretarako aukerak dituen substantzia baten arrastoa aurkitu eta ekoizte-, eraldatze- eta banatze-etapa guztietan jarraipena egiteko aukera”. (178/2002 Erregelamendua, 3. art.).

Trazabilitatea animalien elikaduran

Hortaz, trazabilitatea lanabes bat da, beste sistema batzuk aplikatzea eta martxan jartzea babesten duena (adibidez, kontingentzia- edo kentze-plan bat). Sistema horien azken helburua merkaturatutako nekazaritza-elikagaiek kalterik ez dutela ziurtatzea da.

 

Araudiak ezartzen du pentsu-enpresek hau egin beharko dutela:

  • Pentsu batez edo pentsu batean sartzeko egindako edo horretarako aukera duen substantziaren batez hornitu dituen edozein pertsona identifikatzea.
  • Beren produktuak hornitu dituzten enpresak identifikatzeko sistemak eta prozedurak praktikan jartzea. Agintari eskudunek informazioa eskatzen badute, haien esku jarriko dute.
  • Merkaturatzen diren pentsuak behar bezala etiketatuak edo identifikatuak egongo dira, behar bezalako agirien eta informazioaren bidez,  trazabilitatea errazteko. Horrek esan nahi du pentsu-fabrikek beren hornitzaileak eta bezeroak identifikatu ahal izango dituztela, eta, gainera, informazio hori erregistratzeko sistemak edukiko dituztela.

 

Horretarako, pentsu-fabrika baten trazabilitatea honetan oinarrituko da:

  • Atzerako trazabilitatea (hornitzaileekin lotutakoa)
  • Barne-trazabilitatea (fabrikazio-prozesuarekin lotutakoa)
  • Aurrerako trazabilitatea (bezeroekin lotutakoa)

 

Animalien elikaduraren operadore bakoitzak bere egiturazko eta ekoizpeneko ezaugarrietara egokitutako trazabilitate-sistema bat garatu beharra izango du

Pentsuak etiketatzea

Europar Batasuneko animalien elikadurako produktuen etiketatzearen arautzea hemen dago jasota: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 767/2009 Erregelamendua (EB), pentsuak merkaturatzeari eta erabiltzeari buruzkoa. Haren bidez aldatzen da 1831/2003 Erregelamendua (EB), eta atzera botatzen dira zuzentarau hauek:  79/373/CEE, Kontseiluarena; 80/511/CEE, Batzordearena; 82/471/CEE, Kontseiluarena; 83/228/CEE, Kontseiluarena; 93/74/CEE, Kontseiluarena; 93/113/CE, Kontseiluarena eta 96/25/CE, Kontseiluarena, eta Batzordearen 2004/217/CE Erabakia.

Estatu-mailan, dekretu honek  erregulatzen du hori: 1002/2012 Errege Dekretua, ekainaren 29koa, pentsuen merkaturatze eta erabileraren arloko Europako Erkidegoko araudia aplikatzeko neurriak ezartzen dituena eta irailaren 4ko 1409/2009 Errege Dekretua aldatzen duena (errege-dekretu horrek sendagai-pentsuak egitea, merkaturatzea, erabiltzea eta kontrolatzea arautzen du) .

Pentsu baten etiketa haren aurkezpen-txartela da, ezinbesteko betekizuna eta abeltzainak eskaintzen zaizkion pentsuak erkatzeko eta haien ezaugarri nagusien berri izateko duen moduetako bat.

 

Egun, lehenago ez zeuden lehengaiak erabiltzen dira pentsuak ekoizteko. Baliabide horiek aprobetxatzea eta gero eta iraunkorragoa den eredu bat egoteak beharrezko bihurtzen du gero eta etiketatze zehatzago bat exijitzea.

Eguneratze data: