Zearalenona (ZEN) mikotoxina bat da, batez ere Fusarium onddoek sortutakoa, eta zereal-aleetan sortzen da nagusiki.

Europako Batzordeak irizpen zientifiko bat eskatu zion EFSAri pentsuetan dagoen ZENak eta haren forma eraldatuek animalien osasunean eragin dezaketen arriskuari buruz. Pentsuan dauden ZENaren forma eraldatuek I faseko metabolitoak (α-zearalenola (α-ZEL), β-zearalenola (β-ZEL), α-zearalanola (α-ZAL), β-zearalanola) eta II. faseko konjugatuak izaten dituzte.

Elikakateko kutsatzaileei buruz aditua den EFSAko taldeak (CONTAM), ZENari dagokionez:

• Behatu gabeko ondorio kaltegarrien mailak (NOAL) ezarri zituen txerrientzat (esne-txerriak eta txerri emeak), eskortako hegaztientzat eta gizentzeko indioilarrentzat, ardientzat eta arrainentzat (karpatik estrapolatuta), eta behatutako ondorio maila txikiagoak (LOAEL) ezarri zituen txakurrentzat.

• Ezin izan ziren erreferentzia-puntuak ezarri behientzat, ahateentzat, ahuntzentzat, zaldientzat, untxientzat, bisoientzat eta katuentzat.

Eraldatutako formei dagokienez:

• Ezin izan ziren erreferentzia-puntuak ezarri animalia-espezie bakar batentzat ere, eta 2016an CONTAM Panelak aurretik karraskarietan oinarrituta ezarritako potentzia-faktore erlatiboak erabili zituzten.

ZENarentzako laginak 2001 eta 2015 artean jaso ziren Europako 25 herrialdetan, eta forma eraldatuentzako laginak, berriz, 2013 eta 2015 artean bildu ziren batez ere, hiru Estatu Kidetan.

Esposizioaren kalkuluen arabera, ZEN duten pentsuek animalien osasunerako dituzten ondorio kaltegarrien arriskua erabat baxua da eskortako hegaztientzat eta baxua ardientzat, txakurrentzat, txerrientzat eta arrainentzat. Ondorio berak aplikatzen zaizkio, halaber, ZEN baturari eta haren forma eraldatuei.

Bestalde, nabarmendu beharra dago ZENek jarduera estrogenikoa duela, eta ZENaren forma eraldatuen jarduera estrogenikoa nabarmen aldatzen dela.

 

EFSAren txostena