Biodieselaren fabrikaziotik eratorritako lehengai seguruak lortzeko gida 16/01/29
Biodiesel Fabrikatzaileen Europako Batzordeko (European Biodiesel Board; aurrerantzean, EBB) kideek gida bat argitaratu dute, biodiesel-operadoreei pentsu-fabrikatzaileentzako lehengai seguruak hornitzen laguntzeko.
EBBk industria horrek prozesatzen dituen material nagusien lehengai-katearen arrisku-ebaluazioak egin ditu.Ebaluazio horiei esker, biodiesel-fabrikatzaileekberen kudeaketa-sistemaren autoebaluazioa egin dezaketepentsuen segurtasuna bermatzeko. EBBko kideek biodieselaz gain beste hainbat produktu ere ekoizten dituzte, eta produktuok animaliak elikatzeko eta beste erabilera tekniko batzuetarako erabil daitezke.
EBBko kide dira Europar Batasuneko 21 estatu kidetako ia 80 enpresa eta erakunde.EBBk,dokumentu hori argitaratuz, erakutsi nahi du konpromisoa duela pentsuetarako lehengai seguruak fabrikatzeko eta ados dagoela osasunaren eta segurtasunaren arloko Europako betebeharrekin.Zehazki, bat egiten du Pentsuen higieneari buruzko 183/2005 Araudiarekin eta Materialen elikadura-katalogoarekin (68/2013 Araudia).
EBBren arabera, biodiesela erregai berriztagarria da, eta erregai fosilen alternatiba iraunkorra izan daiteke.Europako garraioen sektorean berotegi-gasen isuriak murrizteaz gainera, biodieselak glizerina kantitate handiak ematen ditu, hala animalien elikadurarako nola balioa handitutakobeste azpiproduktu batzuetarako.