2023an, lauhilekoetan kontsultatutako datuen arabera, animalien elikagaiei buruzko  296 jakinarazpen egin dira. Horietatik 48 (% 16) alertak izan dira, 186 (% 63) informazio-jakinarazpenak eta 62 (% 21) mugan egin diren ukapenak.

2023an zehar hautemandako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 63). Ondoren, bestelakoak (% 11) hauteman dira, hala nola gorputz arrotzak, plastiko‑hondakinak, gehigarri kopuru altuak…; baimendu gabeko gehigarriak/substantziak (% 4) eta mikotoxinak (% 8).


Produktuen arabera
, lehengaiek eragin dituzte jasotako jakinarazpenen % 70, etxeko animalientzako pentsuek % 14, loditzeko animalientzako pentsuek % 9 eta gehigarri eta aurre-nahasketek % 7.


2022an jasotako jakinarazpenekin alderatuta,
honako ohar hauek egin behar ditugu:

  • Arrisku mikrobiologikoa da oraingoan ere hautemandako lehenengo arrisku‑mota (% 60 inguru).
  • Hautemandako arriskuen ehunekoak antzekoak dira (mikrobiologia, metal astunak, mikotoxinak, etab.) 2022koekin alderatuta.
  • Mugan egin diren ukapenen kopuruak % 61 egin du gora.
  • Lehengaien arriskuen hautematea % 26 areagotu da, gehigarri eta aurre‑nahasketen arriskuaren hautematea % 59, etxeko animalien pentsuen hautematea % 4 eta hiltegiko animalientzako pentsu konposatuen hautematea % 25.
  • Jakinarazpenetan jasotako lehengai nagusiak aurreko urtekoaren antzekoak dira: soja- eta koltza‑produktuak, arrain‑irina eta ekilorez egindako produktuak.