Alkaloide ergotikoak pentsuetan
Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion eguneratu zezala Elikakateko Kutsatzaileen Batzorde Teknikoak (CONTAM) pentsuetan zekale-ainoaren alkaloideen presentziarekin lotuta animalien osasunarentzako arriskuei buruz eman zuen zientzia-irizpena.
Alkaloide ergotikoak (AEak) Claviceps eta Epichloë generoetako onddoek sortzen dituzte. EFSAren irizpenaren ardatza C. purpureak sortzen dituen 14 AEak izan dira (ergokristina, ergotamina, ergokornina, α eta β ergokriptina, ergometrina, ergosina eta haien «inina» epimeroak). Horrez gain, C. africanaren (batik bat, dihidroergosina) eta Epichloëren (ergobalina/-inina) AE-en ondorioak ere aztertu ziren.
Claviceps purpurea da Europan gehien hedatuta dagoen onddoa eta, besteak beste, zekalearen, gariaren, garagarraren, artatxikiaren eta oloaren aleak kutsatzen ditu. Pentsuetarako lehengaien 19.023 laginen eta pentsu konposatuen 1.580 laginen emaitzak aztertu dira.
COMTAN Batzorde Teknikoak uste du, dieta-ereduekiko esposizioan oinarrituta, pentsuetan AEak egoteak osasun-arazoa eragiten duela txerrikume, gizentzeko txerri, txerri eme eta behien artean; gizentzeko oilasko, oilo errule, ahate, ardi eta ahuntzen artean pentsuetako AE-ekin lotutako osasun-arriskua txikia da. Hala ere, animalia-jatorriko elikagaietarako transferentzia oso txikia da.
Taldeak honako Erreferentzia Puntu (EP) hauek ezarri zituen animalien osasunean ondorio kaltegarriak behatzeko: txerri eta txerrikumeentzat 0,6 mg/kg; gizentzeko oilasko eta oiloentzat 2,1 eta 3,7 mg/kg, hurrenez hurren; ahateentzat 0,2 mg/kg; behientzat 0,1 mg/kg; eta ardientzat 0,3 mg/kg.