2021ean zehar 237 jakinarazpen egon dira animalien elikadurara zuzendutako produktuei dagokienez: 36 alerta (% 15), 162 informazio‑jakinarazpen (% 69), 36 mugako ukapen (% 15) eta 3 albiste (% 1).

 

2021ean zehar atzemandako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 50). Jarraian, beste batzuk (% 17) daude hala nola gorputz arrotzak, etiketatu gabeko GEOak, D bitamina kopuru handia; baimendu gabeko gehigarriak/substantziak (% 12); metal astunak eta kutsadura botanikoak (% 5).


Produktuen kategoriari dagokionez,
lehengaiak jasotako jakinarazpenen % 61 dira, % 20 lagun egiteko animalientzako pentsua, % 20 kontsumitzeko animalientzako pentsua, eta % 6 gehigarriak eta aurre‑nahasketak.


Jakinarazpenak 2020. urtearekin alderatzen baditugu
honako alderdi hauek azpimarratu behar dira:

  • Egonkor mantentzen da arrisku mikrobiologikoa daukaten jakinarazpenen jatorria (% 50.)
  • Nabarmen areagotu dira kutsadura botaniko arriskua daukaten jakinarazpenak.
  • % 10 murriztu dira mugako ukapenak eta % 9 hazi dira informazio‑jakinarazpenak.
  • Atzemandako arriskuak % 14 murriztu dira lehengaietan, eta % 7 hazi dira kontsumitzeko animalientzako pentsu konposatuetan eta % 6 lagun egiteko animalientzako pentsuan.
  • Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuak antzeko mantendu dira aurreko urtearekin alderatuta: soja-produktuak, koltza-produktuak, arrain‑irina eta ekilore‑produktuak.

 

Urteko txostena RASFF 2021-ELIKA