FVOk aztertu egin du animalia-proteinak nola erabiltzen diren akuikulturan 15/06/26
Elikagaien eta Abeltzaintzaren Bulegoko (FVO, ingelesezko sigletan) ikuskatzaile-talde batek ikuskaritza egin zuen Espainian, 2014ko azaroan, ebaluatze aldera kontrol ofizialek zer-nolako ahalmena duten hausnarkari ez diren Animalien Proteina Eraldatuak (PAT) akuikulturanerabiltzea baimentzen duten salbuespen-kasuetako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.
Irismenari dagokionez, ikuskaritzak lege- eta administrazio-neurri berriak izan zituen ardatz; zehazki, 999/2001 Araudiaren (EB) azken aldaketaren bidez sartutakoak. Helburua da bermatzea jatorria hausnarkarietan ez duten PAT hautagarriak bakarrik erabiltzen direla akuikulturako animalien elikagaiak ekoizteko.
Oro har, txostenak honako hau ondorioztatzen du:
- erabilitako prozedurak egokiak dira kate osoan kontrol ofizialak antolatzeko.
- erabilitako prozedurek neurri handi batean bermatzen dute hausnarkari ez direnen PATak bakarrik erabiltzen direla akuikulturarako elikagaietan.
- hori egoki betetzen laguntzen dute, halaber, operatzaile gehienek aplikatutako neurri eraginkorrek(hausnarkari-jatorriko materialen presentzia saihestekohelburua dute).
Txostenean Espainiako agintaritza eskudunentzako aholkuak jasotzen dira, atzemandako gabeziak konpontzeko:
- Bermatzea laborategi batean onartutako metodoa erabiltzen dela pentsukonposatuetan hausnarkarien DNAren presentzia egiaztatzeko lagin ofizialak ikertzeko, eta laborategi horrek bete egiten dituela 882/2004 Araudiaren (EB) 12. artikuluak ezarritako betekizunak.
- Laginketa ofiziala egitea PAT derogatua duten pentsu konposatuen ekoizpenean eta erabileran, 999/2001 Araudiak (EB) ezartzen duen bezala.