EFSAren elikakateko kutsatzaileen panelak (CONTAM) ebaluatu zuen zer-nolako arriskua dakarren animalien osasunarentzat beren elikagaietan nitratok eta nitritoak egoteak.

Nitratoak, oro har, uretan oso disolbagarriak dira, eta paper garrantzitsua betetzen dute animaliak elikatzeko erabiltzen diren landareetako mantenugai gisa. Albaitaritza-medikuntzan, potasio nitratoa diuretiko gisa erabiltzen da txerri, behi eta zaldietan; baita hodi-zabaltzaile, bronkio-zabaltzaile eta zianuroagatiko pozoiduretarako antidoto gisa ere.

Sodio nitritoa baimendutako pentsuetarako gehigarri bat da (EBren pentsuetarako gehigarrien erregistroa, 1831/2003 Erregelamenduarekin (EE) bat).

Baldintza azidoetan, nitritoak N-Nitroso konposatuak (NOC) osatu ditzake, konposatu genotoxiko eta N-nitrosamina kantzerigenoak barne, pentsuan bigarren mailako amina batzuekin erreakzionatzen dutenean edo endogenoki animalien urdailetan.

N-nitrosamina toxikoak sor daitezke pentsuan, eta, bereziki, arrain-irinetan, bertan bigarren mailako nitritoak eta aminak daudelako; hala ere, eskuragarri dauden ikerketetan ez zen korrelazio estatistikorik ikusi nitrato, nitrito eta N-nitrosaminen kontzentrazioen artean.

Datu gutxi daude eskuragarri, eta, beraz, ezin izan zen ebaluatu zer-nolako arriskua dakarten animalien osasunarentzat nitratoarekiko esposizioak (hausnarkari eta txerrien bestelako espezieetan) eta nitritoarenak (abeltegietako animalietan eta etxeko animalietan).

Informazio gutxi dago nitratoaren eta nitritoaren absortzioari, banaketari, metabolismoari eta iraizpenari buruz abeltegiko animalien eta etxeko animalien espezieetan. Hausnarkarien kasuan, nitrato eta nitritoaren absortzio azkarra gertatzen da; bi anioien artean interkonbertsio konplexua sortzen da, eta, jarraian, iraizpen azkarra, batez ere gernuaren bidezkoa. Errumeneko bide metaboliko nagusiak NADH- edo FADH-nitroreduktasa bakterianoak inplikatzen ditu. Horiek nitratoaren erredukzio bat bideratzen dute bi pausotan: lehenengo nitritora eta, gero, amoniakora; azken hori nitrogeno-iturri garrantzitsua da proteina bakterianoen sintesirako.

Nitrato-ioiaren kasuan, EFSAren kutsatzaileen panelak 64 nitrato mg/gorputzeko pisuaren kg eguneko balioetako BMDL10 bat identifikatu zuen behi helduetarako, animaliaren odoleko metahemoglobina mailetan (MetHb) oinarrituta; maila horietan ez litzakete hipoxiaren sintoma klinikorik agertuko. BMDL10-a behi guztiei aplikagarria da, umedun daudenei izan ezik; izan ere, horietan, efektuak ezin dira zuzenean lotu MetHb sortzearekin. Eskuragarri zeuden datuek aditzera eman zuten ardiak eta ahuntzak ez direla behiak baino sentikorragoak; hortaz, espezie horiei ere aplika dakieke BMDL10-a.

Eskuragarri dauden datuen arabera, pentsuetako nitrato eta nitritoaren animalia-jatorriko elikagaietarako transferentzia, eta nitrato eta nitrosaminen ondorioz sortutako N-nitrosaminen sorrera eta horien transferentzia ia hutsalak dira.

EFSAk ondorioztatu du informazio gehiago eskuratu behar dela nitratoei eta nitritoei buruz; zehazki, horien toxikozinetikari eta ondorio kaltegarriei buruz hausnarkari eta txerrien espezieetan, elikagaiekiko esposizio-maila errealistak aintzat hartuta (horien presentzia untxi, zaldi, eskortako hegazti, txakur, katu, larrugintzarako animalia eta arrainen pentsuetan).

Horrez gain, beharrezkotzat jotzen da datuak biltzea nitratoen presentziari buruz, eta, bereziki, nitritoen eta N-nitrosaminen (nitrato eta nitritoen presentziaren ondorioz sortutakoak) presentziari buruz bazka, larre fresko eta silokoan.

Azkenik, datu gehiago behar dira N-nitrosaminen osaera endogenoari buruz, espezie ezberdinetan eta pentsuetako nitrato, nitrito eta, nitrato eta nitritoen presentziaren ondorioz sortutako N-nitrosaminen animalia-jatorriko elikagaietarako transferentzian.

 

Nitrate and nitrite feed-ESSA 2020