Europar Batasunak EFSAri eskatu dio eskura dagoen informazio zientifiko berria ebaluatu eta 2004an argitaratutako Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) egindako irizpen zientifikoa eguneratu dezala.

OTA Aspergillus eta Penicillium generoko hainbat onddok ekoizten dute. Animalia-espezie gehienen kasuan, berehala digestio-hoditik hedatzen da, albumina plasmatikoei estu lotu eta mikrobiota erruminalak desintoxikatzen du, nagusiki okratoxina-alfa bihurtuz.

 

Orokorrean, OTAk giltzurrunen eta gibelaren funtzioa eta egitura narriatzen ditu, immunoezabatzea dakar eta errendimendu zooteknikoari eragiten dio (adibidez, gorputz-pisua areagotzen du, elikagai/irabazte erlazioa, etab.); espezie monogastrikoak hausnarkariak baino minberagoak dira, okratoxina-alfarako desintoxikazio mugatua dela eta. Txerrien kasuan, OTA batez ere gibelean eta giltzurrunean agertu da.

CONTAM panelak honako hauek hartu zituen animalien osasunerako ondorio kaltegarrietarako erreferentzia-puntu (EP) gisa: txerri eta untxietarako 0,01 mg OTA pentsu kg bakoitzeko, eta gizentzeko txita eta oiloentzako 0,03 mg OTA pentsu kg bakoitzeko. Guztira, pentsuetan OTAren presentziari buruzko 9.184 analisi-emaitza eskuratu ziren, materia lehorrean adieraziak. Elikagaien bidezko esposizioa ebaluatzeko, ereduzko dieta edo pentsu konposatuetan (pentsu osoa edo pentsu osagarria gehi bazka) oinarritutako egoerak erabili ziren.

Egiaztatu da OTA pentsuetatik hausnarkari eta astoen esnera eta etxeko hegaztien arrautzetara igarotzen dela, baina oso gutxi.

CONTAM taldeak uste du pentsuetako OTAk arrisku txikia duela txerri, gizentzeko txita, oilo eta untxien osasunerako.