2023ko bigarren lauhilekoan, animalien elikadurari lotutako 124 jakinarazpen egin dira. Horietatik 19 alertak izan dira, 64 informazio-jakinarazpenak eta 41 mugan egin diren ukapenak.

Egindako kontrol motari dagokionez, 37 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait esparrutan; 35 jakinarazpen industriako autokontroletan detektatu dira; 46 jakinarazpen mugako ikuskapen-postuetan; 4 jakinarazpen kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira, eta 1 salaketa baten ondorioz.

Arrisku-motaren arabera, detektatutako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 65), ondoren mikotoxinekin lotutakoak (% 8) eta gehigarri eta debekatutako substantzien presentziarekin lotutakoak (% 5).

Azpimarratu behar dugu onddoak hauteman direla mikrobiologiako 36 jakinarazpenetan. Gehienetan jakinarazpenaren herrialdea Polonia izan da eta lehengaia Ukrainako ekilore-irina.

Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 74, etxeko animalientzako pentsuei eta produktuei % 12, pentsu konposatuei % 9 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 5.

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira:   ekilore-produktuak (15), koltza- eta soja-produktuak (9) eta artoa (8).