PENTSUEN MAPA-animalien elikaduraren sektoreari laguntzeko tresna
Animalien elikadurarako produktuek substantzia gogaikarriak izan ditzakete. Substantzia horiek animalien osasuna kaltetu dezakete, eta, animalia-jatorriko produktuetan egon daitezkeenez, giza osasuna eta ingurumena ere kaltetu ditzakete.
Ezinezkoa da animalien elikadurarako produktuetatik substantzia gogaikarriak erabat kentzea; hortaz, garrantzitsua da haien edukia murriztea, aintzat hartuta substantziaren toxikotasuna, biometagarritasuna eta biodegradagarritasuna, nahi ez diren ondorio kaltegarriak ager ez daitezen.
Arriskuen ebaluazioetan oinarrituta, honako araudi hauetan daude jasota substantzia gogaikarri horien gehieneko edukiak:2002/32/CE Zuzentaraua eta ondorengo aldaketak, eta 465/2003 Errege Dekretua, animalien elikadurako substantzia gogaikarriei buruzkoa.
ELIKAk, animalien elikadurako eragileek substantzia horien mugak ezagutzearen garrantziaz jabetuta, PENTSUEN MAPA tresna argitaratu du, sarbide librekoa. Tresna horrek diseinu eta funtzionaltasun berriak ditu. Erraz erabiltzeko modukoa da, eta lehengaietan, pentsuetan eta gehigarrietan egon daitezkeen substantzia gogaikarri guztiak biltzen ditu.
PENTSUEN MAPAko informazio guztia etengabe eguneratuko da, animalien elikadurako enpresek eskuragarri dagoen azken informazioa izan dezaten