2023ko 1. lauhilekoko RASFF Alerta Sarearen laburpena (pentsuak)
2023ko lehenengo lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 93 jakinarazpen egon dira. Horietatik 19 alertak izan dira, 62 informazio-jakinarazpenak eta 12 mugan egin diren ukapenak.
Egindako kontrol motari dagokionez, 28 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait esparrutan; 31, industriako autokontroletan detektatu dira; 30, mugako ikuskapen-postuetan; eta 4, kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira.
Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 69, etxeko animalientzako pentsuei eta produktuei % 15, pentsu konposatuei % 7 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 5.
Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (10), eta koltza-, arto- eta ekilore‑produktuak (5).