2017ko martxoaren 14an, Europako Parlamentuak Hondakinen Esparru Zuzentarauari eginiko zuzenketak bozkatu zituen; zuzentarau hori Ekonomia Zirkularraren Paketearen barnean dago. Pentsuak, zerealak, elikadurako azpiproduktuak eta abar fabrikatzearen eta ekoiztearen arloko elkarte nazionalak biltzen dituzten Europako federazio nagusiek (COCERAL, EFFPA, FEFAC eta PFP) adierazi dute Europako Parlamentuak pentsu gisa merkaturatzen diren lehengaiak Europako Batzordeak proposatutako Hondakinen Esparru Zuzentarauaren aplikazio-eremutik kanpo utzi izanaren aldekoak direla. Horrenbestez, lehengai horiek pentsuen arloko Batasuneko legediaren mende geldituko dira, baita horiei egin beharreko kontrol ofizialen mende ere.

 

COCERAL, EFFPA, FEFAC eta PFP elkarteek adierazi dute hornikuntza-kateko jardunbide egokiek –batez ere segurtasunaren kudeaketarekin eta produktuen trazabilitatearekin lotutakoek– bermatu egiten dutela behar bezalako kontrola dagoela elikagaiak ekoizten dituzten enpresetan eta pentsuak egiteko lehengaietarako bioenergia-enpresetan sortzen diren azpiproduktuen gainean.

 

Era horretan, Europako Parlamentuak ikuspegi honi eusten dio: elikagaien antzinako ekoizleak guztiz integratuta daude elikakatean, eta ez dute «elikagaien hondakinen birziklatzaile» gisa funtzionatzen. Oraindik ere oso garrantzitsua da sektore horrek segurtasun juridikoa izatea, ziur egon daitezen elikadura-produktu zaharrak pentsu gisa merkaturatzen direnean ingurumenaren arloko agintariek ezin izango dutela egoera juridiko hori bertan behera utzi, Hondakinen Esparru Zuzentarautik ateratako irizpideetan oinarrituta.

 

Osoko bilkurako bozketak Europako Parlamentuaren negoziazio-jarrera markatzen du. Ministroen Kontseiluaren jarrera Estoniak EBko Kontseiluaren Presidentetza duenean jakitea espero da.

 

EUROPAKO PARLAMENTUKO ZUZENDARITZAREN ETA KONTSEILUAREN proposamena, hondakinei buruzko 2008/98/CE zuzentaraua aldatzen duena