2023ko hirugarren lauhilekoan, animalien elikadurari buruzko 79 jakinarazpen egin dira. Horietatik 10 alertak izan dira, 60 informazio-jakinarazpenak eta 9 mugan egin diren ukapenak.

 

Egindako kontrol motari dagokionez: 34 jakinarazpen enpresetako autokontroletan egin dira; 24 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte; 9 jakinarazpen mugako ikuskapen-postuetan; 5 jakinarazpen kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira; eta 7, berriz, ikuskapen-programetan.

 

Arrisku-motaren arabera, detektatutako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 44), ondoren pestizida-hondakinak (% 9) eta mikotoxinak (% 8).

 

Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 66, etxeko animalientzako pentsuei % 15, gehigarri eta aurre-nahasketei % 9 eta pentsu konposatuei % 10.

 

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (9), koltza-produktuak (8) eta arrain-irina (8).